Elkartasun

Artikulu hau kontzeptu soziologikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Elkartasun (argipena)».

Elkartasuna gizatalde bat osatzen duten pertsonek elkarrekiko ardura eta dependentzia da, balio moralekin bata besteari loturik daudenak. Horrela, taldekide batek dituen arazoak gizatalde osoari eta horren kideei dagozkie neurri batean edo bestean. Altruismoa beste pertsona bat laguntzeko jarrera eta ekintza den bitartean, elkarrekiko konpromisorik gabe, elkartasunean elkarrekikotasuna funtsezko elementua da; beste alde batetik, interes orokorra da helburu nagusitzat duen lankidetzan ez bezala, berriz, elkartasunean interes eta arazo indibidualak ere talde osoari dagozkio.[1] Émile Durkheimek bi motako elkartasuna bereizi zituen: elkartasun mekanikoa, gizarte txikietan gertatzen dena eta kideen berdintasun edo antzekotasunean oinarritzen dena, komunitate berean izateagatik; lanaren gizarte banaketaren ondorioz gizarte handietan garatzen dena elkartasun organikoa da, gizarte diferentziazioan oinarritzen dena, eta Durkheimen iritziz elkartasun mekanikoa baino sendoagoa dena.

Elkartasuna, giza balio bezala definitzen da, gizakiak besteekin elkarlanean aritzeko gaitasun bezala eta gainera, zerbaiten parte izatearen sentimenduak sortzea ahalbidetzen duena. Elkartasuna, jokabide bat da, ikasitako ahalmen bat, hiru osagai dituena: kognitiboa, afektiboa eta konatiboa. Hitz hau, pertsona edo talde bateri elkarturik agertzearen balio bezala defendatzen da; pertsona edo talde horren interesak zein beharrak elkarbanatuz. Beste alde batetik, bertute bezala ulertzen da. 

Gainera, elkartasunak, testuinguru politiko, sozial eta kulturala baino gehiago hartzen ditu barne, talde baten edo gizartearen parte sentitzen diren gizakien errealitatearekin elkartzeko. Ezinbestekoak diren hiru elementu eskaintzen ditu, hala nola, errukia, errekonozimendua eta unibertsalizazioa.

Aranguren autorearen arabera, lau modu espezifikotan uler daiteke:

  • Gaur egungo munduak agertzen dituen min, sufrimendu eta bidegabekeria egoerekiko erreakzio bat.
  • Egoera horiek sortzen dituzten kausak ezabatzeko, ekintzetan parte hartzeko erabaki bezala.
  • Gizakiak, munduan dauden desoreka errealitateen aurrean, gizaki berarekin duen betebehar bezala.
  • Bizitzeko estilo bat bezala, elkartasuna erakustea eremu sozial guztietan bizitzaren parte bihurtzen da.

Elkartasuna, barruko uste sendo baten esanahira hurbiltzen da, besteei zuzendutako zein hauen testuinguruari zuzendutako eta arduratsuak diren ekintza bezala itzultzen dena.  Gaur egun, elkartasun kontzeptua, balio bezala ulertzen da. Elkar banatzean eta bestearen beharrizanak propio bezala onartzean datza. Besteei nola laguntzean, besteei laguntzeko norbere aldetik hoberena ematean eta besteengan pentsatzea ahalbidetzen duen balio bat osatzen du; modu honetan, gizakiaren garapenari lagunduz. Elkartasuna, altruismoa da, gizakia duin bihurtzen du; elkartasuna izatean, bere onberatasuna gehitzen du gizakiak.

Elkartasun erakusten duen pertsona, besteen kausa eta interesengatik arduratzen da, bere laguntza eskaintzen du bueltan zerbait jasotzeko asmoa izan gabe. Elkartasuna, oso garrantzitsua den giza balioa da, izan ere, indibiduoa sufritzen ari direnekin edota laguntza behar dutenekin konektatzen du.

Ekintza hau, krisi denboratan, gaixotasunen aurrean, hondamendi naturalen aurrean… handitu egiten da. Hau dela eta, elkartasunak ez dauka aurreiritzirik, arraza, sexua, jatorria, adina, nazionalitatea, erlijioa edo ideia politikoak bezalakoak.

Elkartasuna, ekintza pertsonal  edo talde ekintza baten bidez burutu daiteke, munduan dauden erakunde sozialek burutzen dituztenak adibidez. Elkartasunak, muga guztiak gainditzen ditu behar duenari lagundu ahal izateko.

  1. (Frantsesez) «Solidarité» toupie.org (Noiz kontsultatua: 2015-03-22).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search