Enrico Fermi (Erroma, 1901eko irailaren 29a - Chicago, 1954ko azaroaren 28a) italiar fisikari bat izan zen, gerora Ameriketako Estatu Batuen nazionalitatea hartu zuena, 1938an Fisikako Nobel saria jaso zuena eta lehen erreaktore nuklearraren garapenagatik eta teoria kuantikoaren garapenagatik ezaguna. Arlo teorikoan zein esperimentalean nabarmendu zen fisikari gisa, XX. mendeko garrantzitsuenetako bat izan baitzen.[1]
1939tik aurrera fisikako irakaslea izan zen Columbia Unibertsitatean, bonba nuklearraren lehen entsegu eta ikerketetan kolaboratu zuen (Manhattan proiektua). Mugimendu geldoko neutroiek nukleoan eragindako erreakzioak aurkitu zituen, eta ikusi zuen era horretako neutroiak errazago xurgatzen zituela nukleo atomikoak partikula azeleratuak baino. Espektroen egitura finaren teoria eta izpi kosmikoen eraketa ikertu zituen. Bere lanen artean, Elementary Particles (1951) nabarmentzen da.[2]
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search