Entropia (informazio-teoria)

Bi entropia-bit

Informazio-teoriaren alorrean entropiak, informazio-entropia eta Shannonen entropia (Claude E. Shannon-en omenez) izenez ere ezagutua, informazio iturri baten ziurgabetasuna neurtzen du.

Entropia kontzeptua termodinamikan, mekanika estatistikoan eta informazio-teorian erabiltzen da. Kasu guztietan entropia «desordenaren neurri» edo «konbinazio jakin batzuen berezitasun» moduan ulertzen da. Ziurgabetasunaren neurri bat dela edo edozein prozesutan ziurgabetasun hori mugatzeko, murrizteko edo ezabatzeko behar den informazioa dela uler daiteke. Kontua da, informazioaren eta entropiaren kontzeptuek oso harreman estua dutela, nahiz eta hortaz konturatzeko mekanika estatistikoaren eta informazio-teoriaren arloetan lan handia egin behar izan zen.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search