Epidermis

Epidermisa osatzen duten geruzak. Epidermisaren azpian, dermisa ikus daiteke.

Epidermisa ornodunen azalaren kanpoko geruza ez-baskularra da, dermis eta hipodermis geruzen gainean dagoena. Bere baitan beste bost geruza bereizten dira: geruza korneoa (stratum corneum), geruza gardena (stratum lucidum), geruza pikorduna (stratum granulosum), arantza-geruza (stratum spinosum) geruza basala edo oinaldekoa (stratum basale/germinativum). Malpighi geruza terminoa arantza-geruza eta oinaldeko geruza izendatzeko erabiltzen da.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search