Epipaleolitoa Euskal Herrian

Epipaleolitoa Euskal Herrian, Paleolito amaiera eta Neolito artean garatzen den kultura edo garaia da, edo Epipaleolitoa bukatu eta neolitoa hasi bitartean. Mesolitoa ere esaten zaio, izendapen horren gainean ez baitago adostasun akademikoa. Eusko Jaurlaritzako Kultura departamentuak bere Euskadiko ondare Arkeologiaren online datu basean, Mesolitoa izendapena erabiltzen du[1]. Nafarroako Museoaren "Nafarroako Museoko Historiaurreko Gela" eskuliburuan, Epipaleolitoa izendapena aukeratu dute[2].

Epipaleolitoan historiaurreko gizakiak Holozenoa ezaugarritu zuten klima aldaketetara egokitu zen. Lehenengo izotzaldiaren amaieran klima eta paisaia zeharo aldatu ziren eta Euskal Herrian bizi ziren gizarteetan ere aldaketa horiek eragin sakona izana zuten.

  1. «Periodoan arkeologia euskal ondarea. Mesolitoa. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria.» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-30).
  2. Nafarroako Museoko Historiaurreko Gela. Nafarroako Museoen Sistema. Nafarroako Gobernua.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search