Eratorpena eta hitz-elkarketa

Eratorpena hitz sorkuntzarako prozesu bat da. Horren bidez, jatorrizko hitz batekin semantikoki erlazionatutako kontzeptuak izenda daitezke (hitz > hiztun, esaterako). Horrek, lexema edo erro kopuru txiki batetik, erlazionaturiko beste hitz ugari sortzeko aukera ematen du. Hizkuntza askotan, euskara barne, eratorpena hitz berriak sortzeko baliabide emankorrenetakoa da, baina eratorpenik gabeko hizkuntzak ere badaude; horiek hizkuntza isolatzaileak dira batez ere, hitz-elkarketa erabiltzeko joera handiagoa dutenak.

Eratorpenak flexioarekin kontrastatzen du: biek erroari gehitutako morfemak erabiltzen dituzte hitz berriak sortzeko, baina, flexioan, morfema horiek informazio gramatikala gehitzen dute bakarrik. Eratorpena gardena da sintaxirako; flexioa, berriz, ez. Bestalde, eratorpenak aldaketa gramatikala ekartzen du gehienetan (eman aditza > emankor adjektiboa, adibidez); flexioa, aldiz, kategoria gramatikala mantentzen du (katua, katuak… izenak izango dira beti, esaterako).

Bestalde, eratorpenak hitz-elkarketarekin zerikusi handia du esanahi aldaketari begira. Desberdintasun nagusia da eratorpenak esanahi gabeko morfemak erabiltzen dituela (-zale atzikia mendi izenari gehituta, mendizale izen-adjektiboa ematen du, adibidez) eta hitz-elkarketak esanahia daukaten morfemak lotzen dituela (egon izena + gela izena = egongela izena, esaterako).


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search