Ernest Fourneau | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Biarritz, 1872ko urriaren 4a |
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria |
Bizilekua | Frantzia |
Heriotza | Azkaine, 1949ko abuztuaren 5a (76 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Parisko Medikuntza Eskola |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | kimikaria, farmakologoa, unibertsitateko irakaslea, farmazialaria eta biokimikaria |
Enplegatzailea(k) | Madrilgo Complutense Unibertsitatea |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia Académie nationale de pharmacie (en) Académie Nationale de Médecine (en) XL izeneko Zientzien Akademia Nazionala Zientzia Zehatzen, Fisikoen eta Naturalen Errege Akademia Belgikako Medikuntzako Errege Akademia Farmaziako Errege Akademia |
Ernest Fourneau[1] (Biarritz, 1872ko urriaren 4a - Azkaine, 1949ko abuztuaren 5a) Euskal Herri nahiz frantses estatu mailan kimioterapiaren sortzailea da; kimika organikoan nazioartean funtsezko ekarpenak egin dituen ikertzailea da, ekarpen horiek neurri handi batean izkutuan geratu badira ere.
Établissements Poulenc Frères-en (1903-1911), Pasteur Institutuan (1911-1944) eta Rhône-Poulenc-en (1946-1949) goi-mailako buru izanda, sintesiko lehen anestesiko lokala den estovainaren[2] aurkikuntza, artsenikotik eratorritako "Stovarsol" antisifilitikoaren prestaketa eta tripanosomiasi afrikarraren aurka oso eraginkorra den "205 Bayerraren" egituraren argipena zor zaizkio.
Sulfamiden propietate terapeutikoen aurkikuntzan ere bere zuzendaritzapean burututako ikerketa-lanek zerikusi handia dute.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search