Erregio

Afrikako estatuen banaketa bat, erregio geo-politikoetan.

Erregio edo eskualdea lurralde, itsaso edo ur azalera bat biltzen duen kontzeptu geografiko bat da, banako kontzeptua den tokiaz gaindi eta erreferentziazko eremu geografikoa baino txikiagoa. Adibidez, Mendebaldeko Europa bertako herrialdeak biltzen dituen eremua da eta aldi berean Europako zati bat ere bada; Eurasiako kontestuan bata zein beste erregio edo eskualde izenda ditzakegu. Euskaltzaindiak sinonimotzat ditu[1], baina erabilpenean eskualde gehiago agertzen da bere testuetan, nahiz eta, kontzeptu bat azaltzearren adibidez "eskualde hizkuntzak"[2] zein "erregio hizkuntzak"[3] erabiltzen dituen.

  1. «Erregio» www.euskaltzaindia.eus (Euskaltzaindiaren Hiztegia) (Noiz kontsultatua: 2022-01-16).
  2. (Frantsesez) Baxok, Erramun. «Frantzian eskualde hizkuntzen legearen bihurgunea» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-16).
  3. (Gaztelaniaz) irudia, Komunikazioa eta. «Euskaltzaindiak hizkuntza aniztasunaren aldeko ahalegin handiagoa egiteko eskatu dio Espainiako gobernuari» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-16).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search