Errima

Errima baliabide erritmikoa da, poema bateko bi neurtitz edo bertso lerroren edo gehiagoren amaierako silaba bat edo gehiagoko fonemen arteko hoskidetasunari esaten zaio.[1] Errima beti lerroaren bukaeran aurkitzen da. Hizkuntza askotan, bestalde, lerroaren amaieran doan hitza ren azentutik aurrerakoa izaten den hoskidetasuna da errima, esaterako, frantsesez eta espainieraz. Askorentzat errimak osatzen du bertsoaren alderdi teknikoen ardatza. Errimatuz ari bagara (nahiz eta errima guztiz aberatsa izan ez), bertsoa osatzen ari gara.

  1. http://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_xslt&view=frontpage&layout=lth_detail&Itemid=474&search=errima&lang=eu

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search