Erromatar Inperioko hizkuntzak

El Djem-eko Tunisia (Erromatar Afrika), mosaikoa (K.o. 220–250 ), Latinezko irudi-legenda hau duela: "Ixo! Utzi zezenak lo egiten" (Silentiu[m] dormiant tauri) eta bost bankete kide solasean (agian gladiadoreak). haien hitzak adierazi dira idatzita bunbuiloetan egongo balira bezela:
- "Biluzik egongo gera" ([N]os nudi [f]iemus)
- "Edateko gaude hemen" (Bibere venimus)
- "Asko hitz egiten ari gera" (Ia[m] multu[m] loquimini)
- "Dei gaitzakete" (Avocemur)
- "Hiru ditugu [edalontzi]." (Nos tres tenemus)Eszenak esaera zahar bat transmiti dezake: "Ez esnatu lotan dauden txakurrak " eta "Jan, edan, eta izan zoriontsu, bihar hil gaitezke eta".[1]

Latina eta Grezieraren Koiné dialektoa ziren Erromatar Inperioko hizkuntz ofizialak, baina beste hizkuntza batzuk garrantzitsuak ziren bere eskualdeetan. Latina erromatarren jatorrizko hizkuntza zen eta inperioaren administrazioaren, legeen eta armadaren hizkuntza izaten jarraitu zen garai klasikoan.[2]Mendebaldean Lingua Franca bilakatu zen, alegia, hizkuntza ezberdinak zituzten hiztunek euren artean hitz egiteko erabiltzen zutena. Hirietako administrazioan ere erabili zen, epaitegiak barne.[3][4]. K.o.-go 2012. urtean constitutio Antoniniana izenez ezagutzen den ediktoari esker, Inperioko gizon libre guztiak erromatar hiritartasuna lortu zutenean, erromatar hiritar askok ez zekiten latinez, nahiz eta hizkuntza bera, "erromatartasunaren" adierazgarria zen.[5]

Greziera oso hedatua zegoen Mediterraneo ekialdean amankomuneko hizkuntza moduan. Are gehiago, diplomaziaren hizkuntza ere bazen ekialdean, inperioaren mugez haratago. Koine grekoa ekialdeko Mediterraneoaren eta Ekialdeko komunikazio diplomatikoen inguruko hizkuntza partekatua zen, baita Inperioaren mugetatik haratago ere. Grekoaren nazioarteko erabilera kristautasunaren hedapena ahalbidetu zuen baldintza bat izan zen. Esate baterako, grekoa Bibliako Itun Berriaren hizkuntza gisa hautatu zuten[6] eta Erromatar Inperio Kristauaren kontzilio ekumenikoetarako erabili zuten Latinaren ordez. Inperioa Mendebaldean desegin zenean, grekoa Erromatar Inperioaren hizkuntza nagusi bihurtu zen Ekialdean, gaur egun Bizantziar Inperioa izenaz ezagutzen dugun horretan.

Antzinako gizarteko komunikazioa nagusiki ahozkoa zenez, zaila izan daiteke zehaztea eskualdeko edo tokiko hizkuntzek zenbateraino hitz egin edo erabili ziren beste helburu batzuetarako erromatarren menpe zeuden lurraldeetan. Horren aztarnak batzuk inskripzioetan daude, edo Greziako eta Erromako testuetan, beste hizkuntza batzuk aipatzen direnean, edota interpreteen beharraz idazten dutenean. Punikoa, Koptoera, eta Aramera edo Siriakoari dagokionez, epigrafia edo literatura kopuru esanguratsua bizirik dirau[7]. Zelta hizkuntzak asko zabaldu ziren mendebaldeko Europako zati handi batean, eta hezkuntza zeltikoa ahozkoa zenez, erregistro idatzi gutxi utzi zituen bitartean [8], zelten epigrafia mugatua da, baina ez arraroa[9]. Inperioko hizkuntza germanikoek ez dute inskripziorik ez testurik, gotikoa izan ezik[10] . Eleaniztasunak "kultura-triangulazioan" lagundu zuen; horren bidez, greziarra edo erromatarra ez zen gizabanako batek identitate bat eraiki ahal izango zuen erromanizazio - eta helenizatze- prozesuen bidez[11].

Antzinate berantiarrean botere politikoa deszentralizatu ondoren, latina hainbat adarretan garatu zen Mendebaldeko probintzietan, hizkuntza erromantze bihurtu zirenak: gaztelania, portugesa, frantsesa, italiera eta errumaniera barne. XXI. mendearen hasieran, latinetik eratorritako hizkuntzaren bat zen mila milioi pertsona baino gehiagoren lehen edo bigarren hizkuntza[12]. Latina nazioarteko adierazpide gisa mantendu zen diplomaziarako eta Errenazimentuko humanismoarekin identifikatzen ziren idazlanetarako, XVII. mendera arte. Zuzenbidean eta Eliza Katoliko Erromatarrean, aldiz, gaur egun arte erabili da.

  1. Richard Brilliant, "Scenic Representations," in Age of Spirituality: Late Antique and Early Christian Art, Third to Seventh Century (Metropolitan Museum of Art, 1979), 96–97. or.
  2. Bruno Rochette, "Language Policies in the Roman Republic and Empire," translated by James Clackson, in A Companion to the Latin Language (Blackwell, 2011), 560. or.
  3. Alex Mullen, "Introduction: Multiple Languages, Multiple Identities," in Multilingualism in the Graeco-Roman Worlds (Cambridge University Press, 2012), 28. or.
  4. Rochette, "Language Policies in the Roman Republic and Empire," 554. eta 556. or.
  5. J.N. Adams, "Romanitas and the Latin Language," Classical Quarterly 53.1 (2003), 185–186 or, 205.
  6. Treadgold, A History of the Byzantine State, 5. or.
  7. Richard Valantasis, introduction to Religions of Late Antiquity in Practice (Princeton University Press, 2000), 11. or.
  8. MacMullen, "Provincial Languages in the Roman Empire," 15–16. or.
  9. Joseph Eska, "Inscriptions in the Celtic World," in Celtic Culture: A Historical Encyclopedia (ABC-Clio, 2006), 965–970. or.
  10. Tore Janson, A Natural History of Latin (Oxford University Press, 2004), 87. or.
  11. Mullen, Southern Gaul and the Mediterranean, 264–265. or.
  12. James Clackson, introduction to A Companion to the Latin Language, 1. or.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search