Erronkaribar

Erronkaribar
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Belagua ibaia Belaguan, Kartxela mendiaren azpian
Erronkaribar bandera
Bandera

Erronkaribar armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Zangoza
EskualdeaPirinioak
Administrazioa
Entitateaibar
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
BarrutiaAgoitz
MankomunitateaEzka-Zaraitzu
Izen ofiziala Valle de Roncal
Batzordeburua
(2019-2023)
Jone Alastuei Garcia
(Uztarroze)
Posta kodeak
Ibartarraerronkaribartar, kalles
Geografia
Koordenatuak42°49′58″N 0°53′16″W / 42.83273891°N 0.88769111°W / 42.83273891; -0.88769111
Azalera411,94 km²
Garaiera584-2446 metro
Distantzia87,0 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria1.266 (2021:  −9)
Dentsitatea3,07 biztanle/km²
Euskara
Eremuaeremu mistoa
Euskaldunak[1][2]% 15,91 (2018: %6,8)
Datu gehigarriak
Webguneawww.vallederoncal-erronkaribar.com

Erronkaribar[3][a] (erronkaribarreraz: Erronkariko ibaxa[b] edo Kallesa[c]) Euskal Herriko ibar eta mankomunitate bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Zangozako merindadean eta Pirinioak eskualdean dago, Iruñea hiriburutik 87,0 kilometrora. Altuera 584 eta 2446 metro artekoa da, eta 411,94 km²-ko azalera hartzen du. 2021 urtean 1266 biztanle zituen.

Pirinioetako ibarrerik mendebaldekoena da. Ibar estu eta ezkutua da, Ezka ibaiak zeharkatzen du, malda handia du eta Hiru Erregeen Mahaian (erronkaribarreraz: Iror Erregeen Maia) amaitzen da, Euskal Herriko mendirik altuenean. Ibaxak, gaur egun arte, bere tradiziorik zaharrenetako asko gorde ditu, inguruko beste haran batzuetan galduak, nahiz eta erronkariko uskara, bere nortasun-ezaugarri nagusietako bat, ez den XXI. mendera iristea lortu. Ibaxako etxeak osatzen dituzten elementu arkitektoniko nagusiak harria, terrakotazko teila kurbatuak eta egur zahartua dira, etxe hotz eta ilunari tonalitate bat eskaintzen diona, barnealdearen oso kontrakoa. Etxeak teilatuan aleroi handiak dituztela agertzen dira, elurteetatik babesteko, oso ohikoak bailara hauetan. Tximiniak, batzuetan, lau metroko altueraraino iristen dira.

Bertako biztanleak erronkaribartarrak (erronkaribarreraz: kallesak) dira. Ibarburua Erronkari udalerria da, non batzordetxea den.

  1. Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
  3. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .


Aipuaren errorea: <ref> tags exist for a group named "lower-alpha", but no corresponding <references group="lower-alpha"/> tag was found


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search