Errugbi (kirola)

Errugbia taldeka jokatzen den kontaktuzko kirola da. Ingalaterran sortua, Rugby Schoolen hasi zen, Rugby herrian, Warwickshiren, 1845ean. Esaten denez William Webb Ellisek asmatu zuen, Rugby Schoolen futbolean ari zirenean, baloia eskuan hartu eta aurkarien aldean utzi zuenean: horixe omen da, International Rugby Board edo IRBkoen esanetan, errugbi modernoaren sorrera.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search