Errusiako Behin-behineko Gobernua

59°56′27″N 30°18′47″E / 59.9408°N 30.313°E / 59.9408; 30.313
Errusiako Behin-behineko Gobernuaren lehen gobernu-taldea. Goian erdian Georgi Lvov printzea, gobernuburua (demokrata-konstituzionalista). Honen ezkerretara, bere alderdiko kide Pavel Miliukov, Kanpo Arazoetarako ministroa. Eskuinera, Aleksandr Kerenski eserista, Justizia Ministroa, uztailetik aurrera gobernuburu izan zena.

Errusiako Behin-behineko Gobernua (errusieraz: Временное правительство России) Petrogradon ezarri zen1917ko otsaileko iraultzan, tsarrak abdikatu ondoren. Behin-behineko gobernu hau burgesiaren ordezkari politikoa izan zen eta Errusian Estatu burges bat ezartzea zuen helburu. Urriko Iraultza Sozialistak uzkaili egingo zuen[1].

  1. Behin-behineko Gobernua, K17, 2017-05-06. CC0 Domeinu Publikoa

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search