Inflexio-sintetikoaren forma gordetzen du, baita eslaviera komunaren oinarrizko hitzak ere. Errusiera modernoa nazioarteko politikaren, zientziaren eta teknologiaren arloetan ere muntakoa da. Politikan, XX. mendeko hizkuntzarik garrantzitsuenetakoa izan zen: horren erakusgarri da Nazio Batuen Erakundeko sei hizkuntza ofizialetako bat dela.
Errusiera idazkera alfabeto ziriliko errusiarra erabiliz idazten da; bigarren mailako artikulazio palatala duten kontsonante fonemak eta ez dutenak bereizten ditu: hots, bigunak eta gogorrak deritzenak. Ia kontsonante orok du alde gogor edo bigun partea, eta, bereizketa hori, hizkuntzaren ezaugarri nabarmena da, idatziz agertzen dena ez kontsonantea aldatuz, baizik eta hurrengo bokala aldatuz. Beste alderdi garrantzitsu bat da bokal atonoak neutralizatzea. Azentuatzea, askotan aurreikusi ezina dena, ez da, normalean, ortografikoki adierazten[16], nahiz eta hautazko azentu zorrotza erabil daitekeen markatzeko, adibidez, hitz homografikoak bereizteko (hala nola замо́к [zamók, 'sarraila'] eta за́мок [zámok, 'gaztelu']), edo ohikoak ez diren hitz edo izenen ahoskera egokia adierazteko.
↑ abRussian. University of Torontojatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2019-06-28) (Noiz kontsultatua: 2021-07-09) Aipua: «"Russian is the most widespread of the Slavic languages and the largest native language in Europe. Of great political importance, it is one of the official languages of the United Nations – making it a natural area of study for those interested in geopolitics."».
↑Wakata, Koichi. My Long Mission in Space. JAXAjatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2014-04-26) (Noiz kontsultatua: 2021-07-18) Aipua: «"The official languages on the ISS are English and Russian, and when I was speaking with the Flight Control Room at JAXA's Tsukuba Space Center during ISS systems and payload operations, I was required to speak in either English or Russian."».
↑Official Languages. United Nations jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2021-07-13) (Noiz kontsultatua: 2021-07-16) Aipua: «"There are six official languages of the UN. These are Arabic, Chinese, English, French, Russian and Spanish. The correct interpretation and translation of these six languages, in both spoken and written form, is very important to the work of the Organization, because this enables clear and concise communication on issues of global importance."».