Errusiera[1] (ру́сский язы́к, russkij jazyk,/ˈruskʲɪj jɪˈzɨk/ ahoskatua) indoeuropar hizkuntza da, eslaviar hizkuntzen kidea, Errusian eta beste hainbat estatutan ofiziala, eta mundu osoan 285 milioi hiztun dituena. Idatzizko adibideak X. mendetik ageri dira.
Inflexio-sintetikoaren forma gordetzen du, baita eslaviera komunaren oinarrizko hitzak ere. Errusiera modernoa nazioarteko politikaren, zientziaren eta teknologiaren arloetan ere garrantzitsua da. Politikan, XX. mendeko hizkuntzarik garrantzitsuenetakoa izan zen: horren erakusgarri, gaur egun errusiera Nazio Batuen Erakundeko sei hizkuntza ofizialetako bat da.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search