Eskandinaviar mitologia

Eskandinaviar jainkoak hilkorrak ziren, y Iðunnen sagarrak behar zituzten Ragnarök arte bizitzeko. J. Penrosek egindako margolana, 1890.

Eskandinaviar mitologia eskandinaviar herrien erlijio, sinesmen eta kondairez osatuta dago. Antzinako germaniarren mitologiatik ekarria eta anglosaxoi mitologiari lotua, aurreko indoeuropar mitologian du oinarria[1].

Eskandinaviar mitologia iparraldeko germaniarren sinesmen eta kondairen bilduma da. Mitologia hori ez zen bertan bizi ziren uraliar (finlandiar, estoniar eta laponiarrak) eta baltiar herriekin (letoniarrak) partekatua, herri horiek beren mitologia zutelako. Eskandinaviarren erlijioa ez zen teofania batː ez zegoen jainkoek gizakiei emandako egiarik (hala ere, badaude gizakiek jainkoak bisitatu, edo alderantziz, eta zerbait ikasten dutela kontatzen zuten kondairak), eta ez zuten liburu saindurik. Mitologia hori ahozko tradizioak gorde zuen belaunaldiz belaunaldi, buruz ikasi eta ahoz esaten ziren poesia luzeen bitartez. Ahozko eskualdatze hori bikingoen artean zabaldu eta Erdi Aroan, kristautasuna etortzear zegoela edo hasiberria zela, Edda izeneko liburuetan idatzi zuten.

Eskandinaviar folklorean, sinesmenak luzaroan mantendu zituzten eta zenbait baserri-eskualdetan ohiturek gaur arte diraute. Besteak, berriz, berpiztuak edo asmatuak izan dira, tartean Ásatrú edo germaniar neopaganismoa. Mitologia horrek literatura, antzerkia eta filmetan ere izan du eragin eta isla.

  1. Niedner, Heinrich. (1997). Mitología Nórdica. Bartzelona: Edicomunicación ISBN 84-7672-781-X..

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search