Eskualde autonomo (Txina)

Txinako eskualde autonomoen mapa (horiz).

Txinako eskualde autonomoak (txinera sinplifikatuz: 自治区; txinera tradizionalez: 自治區; pinyineraz: zīzhìqù), Txinako Herri Errepublikako banaketa administratiboetako bat da. Guztira bost eskualde autonomo daude gaur egun, eta hauen sortzea, bertan bizi diren talde etnikoen arabera egiten da.

Eskualde autonomoak, herrialdearen antolaketaren gorengo mailan daude, probintzia, udaltasun eta Administraturiko Eskualde bereziekin batera.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search