Eslovakiera[1] (slovenčina, slovenský jazyk) Eslovakian hitz egiten den eslaviar taldeko hizkuntza da, bertako hizkuntza ofiziala dena. Antzekotasun handiena duen hizkuntza txekiera da.
1920tik, Eslovakiako hizkuntza ofiziala da eta, 1992az geroztik, Eslovakiako hizkuntza nazional bakarra. Lehen testu ezagunak XIV. mende bukaerakoak dira. Erreformaren ondoren, eslovakiera herriaren hizkuntza izan zen, burgesia protestanteak txekiera hizkuntza nagusitzat aukeratu baitzuen. XVII. mendearen bukaeran, Eliza katolikoak eslovakieraren erabilpena bultzatu zuen, txekiar protestanteei aurre egitearren, eta XIX. mendearen erdialdean osatu zen Eslovakiako literatur hizkuntza.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search