Esoterismo

Esoterismoa hitza έσώτερος hitz greziarretik dator, "barruan", "barrutik", "intimoa" esan nahi duen hitzatik, alegia. Orokorrean, esoterismoa joera erlijioso edo filosofiko baten baitan dauden tradizio, dotrina, jakintza eta tekniken multzoa da, pertsona aukeratu zenbaiten esku soilik daudenak edota ezkutuan gorde eta publikoarentzat eskuratu edo ulertzen zailak direnak.[1] Horrela, astrologia, alkimia eta sorginkeria bezalako jakintzak biltzen dira esoterismoaren baitan.

Zentzu zabalez esoterismo kontzeptua sakontasunean ikasteko maila batez edo bestez iniziazio bat eskatzen duen doktrinei aplikatzen zaie. Esoterismoaren aurkakoa exoterismoa izango litzateke, hau da, edozeinek ulertzeko modukoa dena edo kanpotik ikusten dena.[2]

  1. Pierre Riffard: 152.or.
  2. Pierre Riffard: 169.or.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search