Espainia[1] (gaztelaniaz: España, esˈpaɲa ahoskatua), ofizialki Espainiako Erresuma (gaztelaniaz: Reino de España), Europako hego-mendebaldeko estatu burujabe bat da, Iberiar penintsularen bost seiren hartzen dituena; horrezaz gainera, Balear uharteak ditu Mediterraneo itsasoan; Kanariak, Ozeano Atlantikoan; Ceuta eta Melilla autonomia hiriak Iparraldeko Afrikan; eta uharte txiki batzuk Alborango itsasoan, Marokoko kostaldearen aurrean. Mendebaldean Portugal eta Ozeano Atlantikoarekin du muga, iparraldean Frantzia, Andorra eta Bizkaiko golkoarekin (Ozeano Atlantikoa), ekialdean Mediterraneoarekin, eta hegoaldean Gibraltar (Erresuma Batua), Gibraltarko itsasartea eta Marokorekin (Ceuta eta Melillaren hegoaldean). 504.645 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 2016an 46.464.053 biztanle zituen.[2] Hiriburua Madril da.
Espainiako 1978ko konstituzioaren arabera, Espainia estatu sozial eta demokratikoa da, gobernu-formatzat monarkia parlamentarioa duena.[3] Munduko hamalaugarren ekonomia da, BPG nominalari dagokionez.[4] Nazio Batuak, Europar Batasuna, Eurogunea, Europako Kontseilua eta NATO erakundeetako kidea da.
biztanleria
izeneko erreferentziarako© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search