Espainia-Estatu Batuak Gerra

Espainia-Estatu Batuak Gerra
Data1898ko apirilaren 25a[ohar 1]abuztuaren 12a
LekuaKaribe eta Ozeano Barea
EmaitzaParisko ituna: Kuba independentzia lortzen du, Espainiak AEBri 20 milioi dolarren truke Guam, Puerto Rico eta Filipinak eman zizkion. Espainiar Inperioaren bukaera. Filipinak-Estatu Batuak Gerraren hasiera.
Gudulariak
Ameriketako Estatu Batuak
Bandera de Cuba Kuba[ohar 2]
Filipinak[ohar 2]
Espainia[ohar 3]
Buruzagiak
Nelson A. Miles
William R. Shafter
George Dewey
Bandera de Cuba Máximo Gómez
Emilio Aguinaldo
Patricio Montojo
Pascual Cervera
Indarra
Kubatarrak: 30.000[ohar 4]
Estatu batuarrak: 300.000
208.812 - 278.447 (Kuban)
10.005 (Puerto Ricon)
51.331 (Filipinetan)
Galerak
Kubatarrak: 10.665
Estatu batuarrak: 345
560 (Itsas-Armada)
3.000 (Armada)

Espainia-Estatu Batuak Gerra Espainiaren eta Estatu Batuen arteko gerra izan zen, 1898an hasi eta bukatua. Espainian Kubako Gerra eta Kuban Espainia-Kuba-Estatu Batuak Gerra ere deritzote. Gerrak Kubaren independentzia ekarri zuen, eta, horren ondorioz, Espainiar Inperioaren bukaera; izan ere, Espainiak Guam, Puerto Rico eta Filipinak laga zizkion Ameriketako Estatu Batuei 20 milioi dolarren truke.

Gerra piztu baino lehen, erreboltak izan ziren Kuban Espainiaren gobernuaren kontra. Estatu Batuetan, zenbait komunikabidek (Joseph Pulitzer-enek eta William Randolph Hearst-enek, esaterako) Espainiaren kontrako gerra babestu zuten, eta lortu zuten iritzi publikoari eragitea. Herrialde horretako enpresa jendea, hala ere, gerraren kontra agertu zen oro har, depresio ekonomiko bat gainditu berriaren mozkinak galtzeko beldurrez.

AEBren USS Maine itsasontzi armatua Habanan hondoratu ondoren, alderdi demokratak William McKinley presidentea presionatu zuen gerra deklaratzeko, horrek nahi ez bazuen ere. Hala, Estatu Batuetako Kongresuak, 1898ko apirilaren 20an, exigitu zion Espainari Kubatik alde egiteko eta presidenteari baimendu zion armada erabiltzea Kubak independentzia lor zezan[3]. Biharamunean, Espainiak, erantzun gisa, harreman diplomatikoak eten zituen AEBrekin. Egun berean, Estatu Batuak hasi ziren blokeoa ezartzen Kubaren inguruan[4]. Apirilaren 23an, Espainiak adierazi zuen gerra deklaratuko zuela AEBko indarrak sartzen baziren bere menpeko lurraldean. Apirilaren 25ean, AEBko Kongresuak adierazi zuen de facto gerran zeudela Espainiarekin blokeoa hasi zen egunetik aurrera, eta, Espainiari igorritako ultimatum batean exigitzen zioten Kubatik alde egiteko. Espainiak, espero bezain azkar erantzun ez zuenez , AEBk Kuba inbaditzeari ekin zion.

Hamar asteko gerra izan zen ondoren, Karibean eta Pazifikoan. AEBen itsas armada erabakigarria izan zen, agitatzaile politikoek zekitenez, tropak lehorreratzen baziren Kuban[5]. Horren ondoren, Espainiako armadak, gainera, aurre egin behar izan zien orduko uharte osora zabaldu zen matxinadari eta sukar horiari. Santiago eta Manila errenditu ziren, eta bi eskuadroi zaharkitu hondoratu ondoren eta hirugarren modernoago bat Espainiara itzuli ondoren, Espainiak bakea eskatu zuen.

Bake negoziazioen ondorioz Parisko Hitzarmena sinatu zen. AEBk Kubaren gaineko kontrola lortu zuen behin-behinekoz, bai eta Puerto Ricoren, Guamen eta Filipinen gaineko jabetza ere. Horren truke, 20 milioi dolar ordaindu zizkion Espainiari. Filipinetan, gerra piztu zen berriz 1899tik 1902ra arte. Espainiaren kasuan, inperioaren azken apurrak galtzeak krisia ekarri zion psike nazionalean. Zenbait intelektualek (98ko Belaunaldia) premiazkotzat jo zuen Espainiaren gizarte osoa berraztertu eta modernizatzea.


Aipuaren errorea: <ref> tags exist for a group named "ohar", but no corresponding <references group="ohar"/> tag was found

  1. CLOFELTER (2017): Op. cit. 254–255 or.2020.03.28an kontsultaturik
  2. CLODFELTER, M. (2017): Warfare and Armed Conflicts: A Statistical Encyclopedia of Casualty and Other Figures, 1492–2015 (4. argitalpena). McFarland. {{ISBN|978-0786474707}}.
  3. Resolution 24, 33 Stat. 738
  4. TRASK, David F. (1996): The war with Spain in 1898, U of Nebraska Press, ISBN 978-0-8032-9429-5.2020.03.28an kontsultaturik
  5. ATWOOD, Paul (2010): War and Empire. New York, Pluto Press. 98–102 orr. ISBN 978-0-7453-2764-8.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search