Espainiako Gerra Zibila

Espainiako Gerra Zibila
Data1936ko uztailaren 17a1939ko apirilaren 1a
LekuaEspainia penintsularra, Espainiar Maroko, Espainiar Sahara, Kanariak, Balear Uharteak, Espainiar Ginea
EmaitzaNazionalen (frankisten) garaipena, Bigarren Errepublika desagertzea, Espainian demokrazia galtzea eta Francoren diktadura ezartzea
Gudulariak
Espainiako Errepublika

Nazionalak

Buruzagiak
Manuel Azaña
Julián Besteiro
Francisco Largo Caballero
Juan Negrín
Indalecio Prieto
Vicente Rojo Lluch
José Miaja
Juan Modesto
Juan Hernández Saravia
Buenaventura Durruti
Lluís Companys
Jose Antonio Agirre
Francisco Franco
José Sanjurjo
Gonzalo Queipo de Llano
Emilio Mola
Juan Yagüe
Manuel Goded Llopis
Miguel Cabanellas
Indarra
450.000 gudari
350 hegazkin
200 bateria
(1938)
600.000 gudari
600 hegazkin
290 bateria
(1938)

Espainiako Gerra Zibila[oh 1] 1936. eta 1939. urteen artean Espainian, Hego Euskal Herria barne, jazotako gerra izan zen. Espainiako armadako militar batzuek Bigarren Errepublikako gobernu demokratikoaren aurka eginiko estatu kolpe batez hasi zen. Gerra hartako aldeek Altxamendu Nazionala, matxinada faxista, Gerra Nazional-Iraultzailea, Herrialdearen Askapen-Gurutzada ere deitu izan diote.

Haren sorburua izan zen Espainiako eskuindarrek ez zutela onartu ezker alderdien Fronte Popularrak, 1936ko otsailaren 16ko hauteskunde orokorren bidez, Espainiako agintea eskuratu izana. Uztailaren 17an eta 18an, Espainiako armadaren zati handi batek estatu kolpea jo zuen Errepublikaren gobernuaren aurka eta, porrot egin zuenez, herrialdea bitan zatitu zen. Hurrengo hiru urteetan, milioi erdi bat gizabanako hil ziren: guda zelaian 300.000 eta errepresioaren ondorioz, 200.000. Guda zelaietatik at gertatutako hilketa horietatik, 50.000 errepublikanoen kontrolpeko eremuan izan ziren (gerra zibilaren lehen bost hilabeteetan izan zen kontrolik gabeko garaian, gehienak) eta gainerako 150.000ak frankistek kontrolatutako eremuan gertatu ziren. Errepublikako agintariek, beren kontrolpeko eremuan, hilketa horiek gerarazteko ahalegin handiak egin zituzten; agintari frankisten aldetik, berriz, aurkariak eta balizko aurkariak hiltzea beren gobernua sendotzeko erabilitako estrategia izan zen.[1] Gerraren ondoren, Francisco Franco jeneralak bereganatu zituen estatuko aginpide guztiak, Caudillo titulua hartuta.

Gerra hark Hego Euskal Herria ere zatitu zuen. Alde batetik, eusko abertzaleak eta ezkerreko alderdiak errepublikaren alde agertu ziren. Bestetik, Alderdi Karlistak, Euskal Herriko zenbait gunetan oso indartsua zenak, eskuindarren alde jo eta berehala Nafarroa eta Araba gehiena eskuindarren ondoan lerrokatu ziren. Bizkaian, Gipuzkoan eta Arabako zati txiki batean, EAJk gidatuta, Eusko Jaurlaritza eratu zen. Urtebete geroago, Mola jeneralaren indarrek militarki okupatu zuten Hegoalde osoa. Euskal Herrian, gerra hartako gertaera ezagunena Gernikako bonbardaketa izan zen. Gernika foruen ikur garrantzitsua izateak eta Picassoren Gernika margolanak eman diote ospea bonbardaketa hari.

Gerraren ondoren, Bizkaia eta Gipuzkoa "probintzia traidoreak" (provincias traidoras) izendatu zituen Francok eta ordu arte izan zuten ekonomia ituna kendu zien; Arabak eta Nafarroak, ordea, mantendu egin zuten.

  1. a b Tereixa CONSTENLA: «España masacrada», El País, 2011-03-27.


Aipuaren errorea: <ref> tags exist for a group named "oh", but no corresponding <references group="oh"/> tag was found


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search