Espainiako Lehen Errepublika

Espainiako Lehen Errepublika
Primera República Española
1873 – 1874
Errepublika
bandera

armarria

Goiburua
Plus Ultra
Geografia
HiriburuaMadril
Ekonomia
DiruaPezeta
Kultura
Hizkuntza(k)Gaztelania
Historia
Amadeoren abdikazioa1873ko otsailaren 11a
Alfonso XII.aren aldarrikapena1874ko abenduaren 29a
Aurrekoa
Amadeo I.a Espainiakoaren erregetza
Ondorengoa
Berrezarpena

Espainiako Lehen Errepublika herrialde honetan izandako erregimen politikoa izan zen. 1873ko otsailaren 11an hasi zen Espainiako Gorteetan aldarrikatu zenean eta 1874ko abenduaren 29an bukatu zen, Martínez Campos jeneralak altxamendu militar bat gidatu eta Borboien monarkia berrezarri zuenean.

Espainiako Historiako lehen errepublika saio laburra izan zen oso, ezegonkortasun politikoa nabarmena baitzen. Lehen hamaika hilabetetan Errepublikak lau presidente izan zituen, guztiak Alderdi Errepublikano Federalekoak. Alabaina, 1874ko urtarrilaren 3an Pavía jeneralak estatu kolpea egin eta Errepublika unitarioa ezarri zuen, Serrano jeneralaren diktadurapean. Denbora-tarte horretan hiru gatazka armatu egon ziren: Hirugarren gerra karlista, Altxamendu kantonala eta Hamar Urteko Gerra.

Espainiako Lehenengo Errepublika seiurteko demokratikoaren barnean kokatzen da. Garai honetan bortizkeria izan zen nagusi.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search