Espainiar Inkisizioa

Espainiar Inkisizioaren ikurra. Gurutzearen bi aldetan ezpata (heretikoei emandako tratua irudikatuz) eta olibondo adarra (damutuen baketzea). Armarria inguartuz latinezko idazkun hau «EXURGE DOMINE ET JUDICA CAUSAM TUAM. PSALM. 73» (Altxatu Jainkoa, eta aldeztu zure kausa. 73 salmoa.

Espainiar Inkisizioa (gaztelaniaz: Inquisición española) edo Inkisizioaren Ofizio Santuaren Auzitegia (Tribunal del Santo Oficio de la Inquisición) errege-erregina katolikoek 1478an sortu zuten instituzio bat zen, haien erresumetan ortodoxia katolikoa mantentzeko. Jatorria Erdi Aroko Inkisizioan zuen, XII. mendean Languedocen sortua heresia ezabatzeko. Espainiar Inkisizioa monarkiaren menpean zegoen. Gainbehera luze baten oztean, 1834an ezeztatu zen guztiz Elisabet II.aren agintaldian.

Inkisizioa, auzitegi eklesiastikoa izanik, kristau bataiatuengan zuen eskumena bakarrik. Espainiako historiaren zati handi batean zehar ordea, gurtza-askatasunik ez zegoenez, jurisdikzioa Espainiako mendeko herritar guztiengan hedatua zegoen.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search