Espazio zunda

Pioneer H espazio zunda, museo batean erakusgai.

Espazioaren esplorazioan, espazio zunda espaziora bidaltzen den gailu bat da, Eguzki Sistema eta haraindiko argizagiak eta fenomenoak esploratzeko xedea duena. Espaziontziek ez bezala ez dute ez pertsonarik ez zamarik garraiatzen eta esploraziorako beharrezkoak den tresneria soilik daramate, mugitu eta esplorazioa eta Lurrarekiko komunikazioa burutzeko energia-sistemekin batera.

Espazio zunda batek, honako elementu hauek izaten ditu:

  • argazki kamera;
  • espektro aztertzaileak, osagaiak eta elementu espazialen batzuk zehazteko;
  • eguzki panelak, sistemen elikadura elektrikoarentzako;
  • bateriak, eguzki panelek bildutako energia metatzeko;
  • komunikabide ekipoak, informazioa berriz Lurrerantz igortzeko.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search