Estaturik gabeko nazio

Estaturik gabeko nazioak naziotzat hartu ohi diren ezaugarriak dituzten baina estaturik ez duten giza komunitateak dira. Hortaz, nazioa burujabetzarako borondate politikoari loturiko kontzeptua denez, estaturik gabeko nazioez hitz egiten da lurralde horietan mugimendu nazionalista edo independentista esanguratsuak daudenean.

Nazio bat ezaugarritzen dituen kriterioak oso eztabaidatuak dira eta, beraz, estaturik gabeko nazioena ere kontzeptu eztabaidatua da oso. Estaturik gabeko nazioaren kontzeptua berak aldarrikapen kutsua du eta, oro har, lurralde baten aitortzea, autodeterminazioa edota independentzia aldarrikatzen duten mugimenduek erabiliko dute. Oro har, estaturik gabeko nazioak aipatzerakoan ondoko ezaugarriak edo horietako batzuk betetzen dituzten lurraldeak aipatzen dira:

  • Parte diren estatuaren aldetik aitorpen ofiziala, komunitate nazional, nazionalitate edo antzeko formulen bidez.
  • Estatuan gailentzen diren ezaugarri kultural edo lingustiko deberdinduak izatea.
  • Bere izatea aldarrikatzen duen mugimendu politiko nahiz kulturalak izatea.

Euren lurraldea naziotzat aldarrikatzen duten baina estaturik ez duten herrialdeetako erakunde batzuk Unrepresented Nations and Peoples Organization (UNPO) nazioarteko erakunden antolatzen dira.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search