Estiria[1] (alemanez: Steiermark; eslovenieraz: Štajerska), Austriako hego-ekialdeko estatua da. 16.391,93 km2 ditu, eta 1.210.971 biztanle zituen 2013ko urtarrilaren 1ean. Estiriako hiriburua Graz da.
Lurpeko aberastasunak handiak dira (lignitoa, grafitoa, magnesita eta burdina). Horri esker altzairugintza eta burdingintza garatu dira lurralde horretan (Donawitz, Judenburg). Nekazaritza garrantzitsua da (langileriaren % 40 ari da jarduera horretan).
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search