Estratigrafia

Saltako estratu geologikoa (Argentina)

Estratigrafia arroka sedimentario estratifikatuen ikerketa eta interpretazioa egiten duen zientzia da. Euren identifikazio, deskripzio, sekuentzia bertikal zein horizontala, kartografia eta gorputz ezberdinen arteko korrelazioa ikertzen ditu. Sedimentologiarekin oso harreman handia du.

Lurrazala osatzen duten arrokak (eta harritu gabeko sedimentuak) hiru dimentsioko gorputzetan antolaturik daude. Lurraren historiaren gertakizunen sekuentzia ezartzeko. Estratigrafia zientzia historikoa izanik, geologia historikoaren muintzat hartu izan da, berak ezartzen baitu Lurrak iraganean jazotako gertakari eta prozesuen denboraren araberako ordenamendua. Estratigrafiak arroka-mota guztiak jorratzen ditu, sedimentarioak, igneoak eta metamorfikoak; tradizionalki, hala ere, azterketa estratigrafikoa arroka sedimentarioetan oinarritu ohi da nagusiki[1] Agirrezabala, Luis Miguel. «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-13).</ref>.

  1. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman ZT izeneko erreferentziarako

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search