Etna

Etna
Gizateriaren Ondare
Datu orokorrak
Garaiera3.357 m
Prominentzia3.357 m
MotaGeruza-sumendi, turismo-atrakzioa eta decipoint (en) Itzuli
Azalera19.237 ha
Geografia
Map
Koordenatuak37°45′03″N 14°59′36″E / 37.75083451°N 14.99322029°E / 37.75083451; 14.99322029
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Sizilia
Italiako hiri metropolitarraMetropolitan City of Catania
Babestutako-eremuaEtna Park (en) Itzuli
Leku geografikoaSizilia
Mendizaletasuna
Lehen igoera1669, +2012-04-01T00:00:00Z $2, 2013ko urria eta 2021
Geologia
Material nagusiatrakibasalto
tefrita
basanita
trachyandesite (en) Itzuli
mugearita
basalto
picrobasalt (en) Itzuli

Etna (sizilieraz Muncibeddu; italieraz Mongibello) Siziliako ekialdeko kostaldean dagoen geruza-sumendia da, Messina eta Cataniatik gertu kokatuta. Europako sumendi aktiborik handiena da eta gaur egun 3.357 m ditu (2021). [1] Alpeetatik hegoaldera dagoen Italiako mendirik altuena da eta 1.190 km² azalera du. Gaur egun Etna sumendiak lau krater ditu: ipar-ekialdeko kraterra, Boraginea, Bocca Nuovay eta ipar-ekialdeko kraterra.[2]

Etna mendia munduko sumendirik aktiboenetako bat da, ehunka aldiz sartu baita erupzioan milioi erdi urteetan zehar. [3] Batzuetan oso suntsitzaile izanda ere, jendeak ez du arriskutzat hartzen. Hala ere, historikoki zenbait erupzio arriskutsuak izan du: Vergiliusek Aeneisetan deskribatzen duena, 1669koa, 1928koa, eta abar. Etnaz gain, Italian badaude beste sumendi batzuk ere, Vesuvio eta Stromboli, esaterako. Hala ere, bi horiek ez dute Etnarekin inolako erlaziorik, prozesu geologiko oso ezberdinengatik sortu baitira.

  1. «Etna (sumendia) - Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa» www1.euskadi.net (Noiz kontsultatua: 2022-03-20).
  2. Portillo, Germán. (2021-08-26). «Etna sumendia: ezaugarriak, geologia, erupzioak eta bitxikeriak» Meteorología en Red (Noiz kontsultatua: 2022-03-20).
  3. (Gaztelaniaz) «El volcán Etna vuelve a entrar en erupción con una tormenta con rayos» La Vanguardia 2022-02-13 (Noiz kontsultatua: 2022-03-20).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search