Etorkizun

Artikulu hau denborari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Etorkizun (argipena)».
Artikulu hau geroari edo etorkizunari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gero (argipena)».

Etorkizun edo geroa gauden momentuaz geroztik gertatzen den oro da. Denborarekin erlazio duen kontzeptua da. Gizakiak duen denboraren ikuspegi linealean etorkizuna oraindik gertatu ez diren ekintzek osatzen dute. Etorkizunaren aurkakoa iragana izango genuke, eta oraina bien arteko muga.

Fisikaren arabera ekintza baten etorkizuna ekintza horrek eragin ditzakeen espazio denborako gertakari guztiek osatzen dute. Mekanika klasikoarentzat etorkizunak ez du posizio espazialarekin zerikusirik koordenatu tenporalekin baizik, horrela, gertakari jakin batek baino koordenatu tenporal handiagoa duten puntuak gertakari horren etorkizuna lirateke.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search