Eugenio Arraiza | |
---|---|
(2008) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Eugenio Arraiza Rodríguez-Monte |
Jaiotza | Iruñea, 1936ko abuztuaren 14a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Iruñea, 2015eko abuztuaren 14a (79 urte) |
Familia | |
Aita | Eugenio Arraiza Vilella |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Zaragozako Unibertsitatea Deustuko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | kultura-ekintzailea |
Kidetza | Eusko Ikaskuntza Euskokultur Fundazioa Udako Euskal Unibertsitatea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Erlijio-ordena | Jesusen Konpainia |
Eugenio Arraiza Rodríguez-Monte (Iruñea, 1936ko abuztuaren 14a - Iruñea, 2015eko abuztuaren 14a) nafar kultura-ikertzaile eta eragilea izan zen.[1]
Aita Eugenio Arraiza arkitektu zuela, Zientzia zehatzak eta Marrazketa teknikoa ikasi zituen Madrilgo Unibertsitatean (1953-1954), eta ikasketak Zaragozako Unibertsitatean jarraitu zituen. Alabaina, erlijioaren deiari kasu egin eta Loiolan, Erlijioaren filosofia (1959-1961) eta Teologia (1964-1967) Deustuko Unibertsitatean ikasi zituen. 1973 eta 1974an Alcor argitaletxearekin eta Andalán aldizkariarekin lan egin zuen, eta ondoren Servicio de Información bibliográfica delakoan jardun zuen eta Librería IBI sortu zuen Zaragozan.
Apaizgoa utzita eta 1979an Iruñera itzulirik, euskara ikasi zuen Arturo Campion euskaltegian. Geroztik kulturgintzan jardun du eten gabe.[2] 1986tik Udako Euskal Unibertsitateko Talde Eragileko kide izan zen hainbat urtez, eta Nafar Ateneoa elkarteko hainbat sailetako batzordekidea izan da. Eusko Ikaskuntzako Idazkaria izan da Nafarroan (1980-1993) eta 1996an Eusko Ikaskuntzaren Nafarroako lehendakariorde izendatu zuten, eta urte eta erdi eman zituen karguan.
Kultura zentzurik zabalenean ulertzen zuen Arraizak, bizimodu gisa ere. Herritarren bizitza hobetzeko asmoz, norbere kulturaren aterpean, kulturaren lanketari ekin zion alor edo agerpen kasik guztietan. Era askotariko ekimenak sustatu eta babestea xede, Euskokultur Fundazioa sortu zuen[3] 2000. urtean. Aldi berean zeregin hauetan ziharduen, besteak beste: Bertsozale Elkarteko lehendakariorde (1983tik aurrera), Euskalerria irratiaren jabe den Iruñeko Komunikabideak S.A.ko idazkari (1984tik 2013ra) eta Euskal Kantuzaleen Elkarteko lehendakari eta lehendakariorde (1991tik eta hil arte).[4][5]
Arturo Campion eta Zaldiko Maldiko eta Bertsolarien Lagunak elkarteetako bultzatzailea eta Haur Kantari Txapelketaren sustatzailea izan zen urtetan. Karrikiri elkartearen sorreran ere izan zen.
Bizitzako azken urteetan memoriak idazteari ekin zion, bere lekukotasun zabala uzteko asmoa baitzuen, eta hala, liburukiak argitaratzen hasi zen, heriotzak asmo handi hori zapuztu zion arte. Zortzi liburuki argitaratu zituen, bizitako aldi gehienak ere idazteke utziz.
Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-baseak, Eugenio Arraizaren 38 ekarpen bildu ditu. Horien artean liburu bat, 21 hitzaldi, 7 ikastaro eta 5 artikulu.[6]
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search