Eurokomunismo

Santiago Carrillo, eurokomunismoaren bultzatzaileetako bat (2006).
Sandro Pertini Italiako presidentea, Enrico Berlinguer buruzagi komunista italiarraren hiletan.

Eurokomunismoa Europako hego-mendebaldeko alderdi komunista batzuek (Italia, Frantzia eta Espainiakoek nagusiki) estatu kapitalista aurreratuenetan bultzatu nahi izan zuten dotrina politikoa da, Sobietar Batasunaren eredu komunista ontzat jotzen ez zuena. Eurokomunismoaren arabera, sozialismorako bidean, sistema kapitalistaren barne-kontraesanak sakondu eta gizarte zibilaren oinarri demokratikoak sendotu behar ditu langileriak eta, demokrazia burgesak eskaintzen dituen hauteskundeen bidez, aginpidera heldu. Eurokomunismoa 1970. urteetan zabaldu zen Europako hego-mendebaldeko alderdi komunistetan, Enrico Berlinguer buruzagi komunista italiarrak bultzatuta, eta 1982. urtetik aurrera gainbehera hasi zen taktika politiko gisa.

Iraultzaren ideia bertan behera utzi zuten eta eredu hori bereganatu zuten Europako lehenengo alderdi komunistak Italiakoa eta Frantziakoa izan ziren; demokraziarako bidean, jokabide horren alde egin zuen Santiago Carrilloren gidaritzapean zegoen Espainiako Alderdi Komunistak ere.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search