Europako Parlamentua

Europako Parlamentua
Datuak
Izen ofiziala
Assemblée parlementaire européenne, Parlement européen, Assemblea parlementara, Parlemento europeo, Europees Parlement eta Europäisches Parlament
MotaEuropar Batasuneko Erakundeak, international parliament (en) Itzuli eta erakundea
Jarduera
Eskumendekoak
Aulki-kopurua705
Enplegatuak7.820 (2019ko maiatza)
Agintea
LehendakariaRoberta Metsola
Egoitza nagusi
Osatuta
Zeren jabe
Historia
Sorrera1957ko martxoaren 25a
1952
Ordezkatzen duCommon Assembly (en) Itzuli
Jasotako sariak
webgune ofiziala
Facebook: europeanparliament Twitter: Europarl_EN Instagram: europeanparliament LinkedIn: european-parliament Snapchat: europarl Youtube: UCvU4p_w08osQsrNi_I4ZtDA Pinterest: epinfographics Flickr: 36612355@N08 Edit the value on Wikidata

Europako Parlamentua Europar Batasuneko (EB) legegintza instituzioa da, Europar Batasuneko estatu kideetako herritarrak ordezkatzen dituena. Legeak onartzeko, Europako Batzordearen eta Europar Batasuneko Kontseiluaren lana gainbegiratzeko eta EBren aurrekontuari buruz erabakitzeko ardura du.

Europako Parlamentuaren egoitza Estrasburgon dago, Frantzian, baina bulegoak ere baditu Bruselan, Belgikan eta baita Luxenburgon ere[1].

Europako Parlamentua 1952an sortu zen, Ikatzaren eta Altzairuaren Europako Erkidegoaren Batzar Komun gisa, eta harrezkero, bilakaera izan du, botere legegileak eta aurrekontu-botereak dituen instituzio bihurtu den arte.

Herritarrek Europako Parlamentuan parte-hartzeak ordezkaritza-demokrazian eta aniztasun politikoan oinarritutako nazioarteko erakunde bihurtzen du Europar Batasuna.

Hasieran instituzio aholku-emailea izatetik, aurrekontu-boterea (1997tik aurrera) eta botere legegilea (1993tik aurrera) izatera pasa zen Kontseiluarekin batera; eta gainera, politika eta kontsulta-kontroleko eginkizunak betetzera. Finean, hori izan zen Lisboako Tratatuaren helburuetako bat, Europako Parlamentua eta Kontseilua maila berean jartzea aurrekontugintza eta legegintzan[2][3].

  1. Sobre el Parlamento. (s. f.). Sobre el Parlamento. https://www.europarl.europa.eu/about-parliament/es
  2. The European Parliament: Historical background | Fact Sheets on the European Union | European Parliament. (s. f.). https://www.europarl.europa.eu/factsheets/en/sheet/11/the-european-parliament-historical-background
  3. Mangas Martin, Araceli eta Diego J. Liñan Nogueras (2020), Instituciones y Derecho de la Unión Europea, 10. ediz, Tecnos, Madril. 405-406. orrialdeak.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search