Eurovision Abesti Lehiaketa

Eurovision Abesti Lehiaketa
Eurovision Song Contest
Concours Eurovision de la Chanson
MotaAbesti lehiaketa
Sorrera1956ko maiatzaren 24a
SortzaileaMarcel Bezençon
IraupenaFinala: 3 ordu t'erdi - 4 ordu
HizkuntzakIngelesa eta frantsesa
EkoizleaEuropako Irrati-Telebista Batasuna
BanatzaileaEurovision
WebguneaWebgunea

Eurovision Abesti Lehiaketa edo Eurovision (ofizialki ingelesez Eurovision Song Contest eta frantsesez Concours Eurovision de la Chanson) 1956an hasita urtero ospatzen den Europa mailako abesti lehiaketa da. San Remoko Abesti Lehiaketan oinarrituz sortua izan zen. Bertan Europako Irrati-Telebista Batasunaren kide diren herrialde ugarik hartzen dute parte beraien telebista publikoen bitartez. Herrialde partaide bakoitzak abesti bat aurkezten du, saioan zuzenean kantatua izango dena, eta beste herrialdeen ordezkaritzen artean botoak banatzen ditu, lehiaketako abesti gustukoena aukeratua izan dadin.

Kirol txapelketez aparte, munduan ikusle gehien lortzen dituen telebista saioetako bat da. Europaz gain munduko beste zenbait lekutan ere telebistaz ematen da, besteak beste Txina eta Estatu Batuetan. Australian bereziki jarraipen nabarmena du, eta honen ondorioz 2015an ezohikoz Australia parte hartzera gonbidatu zuen Europako Irrati-Telebista Batasunak. 2000 urtetik, lehiaketa Internet bidez ere jarraitu daiteke.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search