Euskadi (terminoaren historia)

Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Euskadi (argipena)»
Euzkadi izena zazpi herrialdeak izendatzeko sortu zuen Aranak.

Euskadi Sabin Aranak euskal herritarren nazioaren izen politikotzat 1896ko irailean sortutako hitza da. Euzkadi grafiarekin asmatu zuen, Euskal Herriko zazpi herrialdeak izendatzeko: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa Beherea, Nafarroa Garaia eta Zuberoa. Sabin Aranak uste izan zuen Bizkaiaren etimoa be-euzko-di-a zela, eta, horregatik, Euzkadi sortu zuen, Bizkaia hitzeko zetaz, alegia.[1] Euskal Herria izenak garai hartan kultur eta hizkuntz eremua izendatzen zuen bezala, Euskadi izenak politika eremu izendatzekoa zen, eta bere baitan bildu behar zituen bai euskal herritar euskaldunak, bai euskal herritar erdaldunak.

Euskadi hitzaren sortzaile Sabin Arana.
  1. Xabier Zabaltza: «El significado oculto de la palabra Euzkadi», Fontes linguae vasconum: Studia et documenta. ISSN: 0046-435X. 29. urtea, 74. zenbakia, 1997, 77-84. orrialdeak.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search