Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Ituna

Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Zer da Kontzertu Ekonomikoa?
Artikulu hau baliabide juridikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kontzertu (argipena)».

Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Ituna[1] edo Kontzertu Ekonomikoa Espainiako Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko zerga eta finantza harremanak antolatzen dituen baliabide juridikoa da, foru erregimenaren parte da.

Itunak, historian, honako bilakaera izan du: 1878tik 1937ra hiru Probintzia Baskongadoek ituna izan zuten; Frankismo garaian, hiru lurralde horietatik, Arabak bakarrik mantendu zuen 1980. urte arte, Gerra Zibilean erregimen frankista babesteagatik. 1981etik aurrera, 1978ko Konstituzioan eta 1979ko Gernikako Estatutuan xedatu zen bezala, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru lurraldeei ituna aitortu zitzaien berriro ere.

Estatuko Administrazioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren artean organo bat dago ekonomia itunaz jarduteko eta haren gaineko aldaketak egiteko, hala nola kupoa finkatzeko. Organo horrek Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoa du izena.

  1. Ikus Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Ituna onartzen duen maiatzaren 23ko 2002/12 Legea, Arabako Foru Aldundiaren webgunean nahiz Bizkaikoarenean.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search