Euskal Herria erromatarren garaian

Euskal Herria erromatarren garaian hiru bi probintziatan banatuta egon zen urte gehienetan. Egungo Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiaren parte handiena, Conventus Cluniensis-aren barruan egon ziren eta Pirinioez hegoalderako egungo Nafarroa Conventus Cesaraugustanoan. Bi conventus horiek Tarraconensis probintziaren barruan zeuden. Egungo Ipar Euskal Herria, Akitania probintzian sartu zuren. Hasierako "Akitania" izen zen lurraldea, Garona ibairano iristen zen gutxi gora behera, baina Akitania probintzia sortu zenean, Loira ibaian jarri zen muga, eta beraz, etnikoki galiarrak eta akitaniarrak zirenak nahastu ziren administratiboki. II. mende amaieratik aurrera, bertako biztanleek hala eskatuta, Akitaniatik berezitu ziren Novenpopulanian probintzia sortuz

Dioklezainoren lurralde administrazioaren aldaketen ostean, Euskal Herri kontinentala Hispania diozesian geratu zen eta Euskal Herri kontinentala Dioecesis Viennensis diozesian, Zazpi probintziak (Septem Provinciae) ere izendatua. Konstantinoren garaian, hainbat diozesi batzen zituzten prefekturak sortu zirenean, aurreko biak, Galien prefekturaren barruan geratu ziren.

Hainbat hiri sortu zituzten erromatarrek, gehien bat aurretik zeuden herrixkak birsortuz, edo herrietako biztanlean toki berri batera lekualdatuz, Pompaelo (Iruñea), Lapurdum (Baiona), Veleia (Iruña-Veleia) eta Oiasso (Irun).


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search