Euskal Herriko historiaurrea

Euskal Herrian, historiaurreko aztarnategi abera­tsenak dituen eskualdetako bat izanik, bertan egin diren ar­keologia eta paleoantropologiako ikerketen etengabeko garapenak eta haietako aur­kikun­tzek gero eta atzerago eramaten gaituzte, gure lurrean gizonaren lehen kokapena zehazterakoan. Atapuercan eginiko indusketek hurbilketa geografikoagatik pen­tsarazten dute Euskal Herrian gizakiaren kokapena, Behe-Paleolitora, 200.000 urte baino atzerago eraman behar dela. Homo neanderthalensisek artea egiten ote zuen ezbaian dago[1][2], eta badakigu Euskal Herrian ia desagertu ziren garaira arte bizi izan zirela[3]; baina gerora iritsitako Homo sapiensak aztarna ugari utzi ditu Euskal Herrian.

Zentsu hertsian, Euskal Herririk ez zen historiaurrean, eta ez dakigu ere bertan bizi ziren gizakiek zein hizkuntza hitz egiten ote zuten. Euskararen jatorriari buruzko azalpen paleogenetikoek ez dute lortu ebaztea euskararen jatorriaren edo euskaldunen jatorriaren inguruko eztabaida. Artikulu honetan, beraz, gaur egun Euskal Herria izena ematen zaion ingurune geografikoaren inguruan hitz egiten da.

  1. (Ingelesez) Lorblanchet, Michel; Marquet, Jean-Claude. (2003/12). «A Neanderthal face? The proto-figurine from La Roche-Cotard, Langeais (Indreet-Loire, France)» Antiquity 77 (298): 661–670.  doi:10.1017/S0003598X00061627. ISSN 0003-598X. (Noiz kontsultatua: 2019-09-22).
  2. (Ingelesez) Zilhão, João; Weniger, Gerd-Christian; Ramos-Muñoz, José; Lorblanchet, Michel; Balbín, Rodrigo de; Collado, Hipolito; Cantalejo-Duarte, Pedro; Alcolea-González, Javier et al.. (2018-07). «Dates for Neanderthal art and symbolic behaviour are reliable» Nature Ecology & Evolution 2 (7): 1044–1045.  doi:10.1038/s41559-018-0598-z. ISSN 2397-334X. (Noiz kontsultatua: 2019-09-22).
  3. Lartzanguren, Edu. «Azken euskal neanderthalen DNAren bila» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-09-22).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search