Euskal Hirigune Elkargoa

Artikulu hau Ipar Euskal Herriko erakunde administratiboari buruzkoa da; XIX. mende hondarreko elkarte euskaltzaleari buruzkoa beste hau da: «Nafarroako Euskal Elkargoa».

Euskal Hirigune Elkargoa
Communauté d'agglomération du Pays basque
Comunautat d'Aglomeracion deu País Basco

Geografia
HiriburuaBaiona
, parametroa ez da «latitude,longitude» baliozkoa
Hiririk handienahiriburu
Azalera2.967
Administrazioa
LehendakariaJean Rene Etxegarai[1]
Jean Rene Etxegarai
Demografia
Biztanleria315.349 (2019)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat
Dentsitatea106,29 bizt/km²
Historia
Sorrera data: 2017ko urtarrilaren 1a
Bestelako informazioa
communaute-paysbasque.fr

Euskal Hirigune Elkargoa —sigletan: EHE— (frantsesez: Communauté d'agglomération du Pays basque, CAPB;[2] okzitanieraz: Comunautat d'Aglomeracion deu País Basco, CAPB) Ipar Euskal Herri osoa hartzen duen hirigune elkargoa da, egituraketa administratibo bateratua lortzeko eratutako erakundea. Erakunde honek izaera administratiboa berria du, Elkargoaren barneko udalerriei eskumen gehiago emanez. Horretarako, jada Frantziako lurralde egituraketa eta zuzenbidean dauden hirigune elkargoa, hiri elkargoa edo herri elkargoa deritzoten entitateez baliatzea gogoeta egin zen.[3]

2016ko maiatzaren 3an erakunde hau eratzeko bi baldintzak bete ondoren 2017ko urtarrilean sortu zen[4], Frantziako Gobernuaren prefetaren aginduz. Egoitza Baionan dago eta lehen urterako 100 milioi euroko aurrekontua izanen du.[3]

2017ko urtarrilaren 23tik Herri Elkargoaren presidentea Jean Rene Etxegarai da.

  1. Berria.eus. «Jean-Rene Etxegarai hautatu dute Euskal Elkargoko lehendakari» Berria (Noiz kontsultatua: 2017-01-23).
  2. Euskal Herri Elkargoa / Communauté Pays Basque. Communatepaysbasque.org (Frantsesez)
  3. a b Instituzioaren behar gorria. 2015eko urriaren 11. Argia.com
  4. «Communauté d'agglomération du Pays Basque - Le département des Pyrénées-Atlantiques en France, Nouvelle-Aquitaine» www.annuaire-mairie.fr (Noiz kontsultatua: 2019-11-17).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search