Euskalkien sorguneei buruzko teoriak

Elena Barrena historialariak eman zuen lehenengoz euskalkien sorguneei buruzko teoria bat, La formación histórica de Guipúzcoa liburuan (1989). Hiru menditan kokatu zituen sorguneak: Gorbeian, Arabaren eta Bizkaiaren artean; Aralarren, Nafarroa Garaiaren eta Gipuzkoaren artean; eta Saioan, Nafarro Garaiaren, Lapurdiren eta Nafarroa Beherearen artean. Geroztik baztertu egin da hipotesi hori, dialektoak jende gehien biltzen den tokietan —hots, hiriguneetan— sortu ohi direlako. Blanca Urgell izan zen hiriak aipatzen lehena, zeharka bada ere, 2006an («Para la historia del sustantivo verbal en vasco» artikulua): Iruñea, Gasteiz eta Bilbo. Koldo Zuazok ere hirietan ikusten du euskalkien sorrera. Bost sorgune aurkeztu ditu:[1] Iruñea, Arabako lautada (Gasteiz), Bizkaiko erdigunea, Ekialdea eta Beterri.

  1. Koldo Zuazo. Euskalkien sorguneak. .[Betiko hautsitako esteka] CC-BY-SA lizentzia

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search