Euskara Nafarroako Erriberan

Euskarak Nafarroa Garaian historiako zenbait unetan izan duen hedadura azaltzen duen mapa.
     Euskara nagusi     Gune mistoa     Erdara nagusi

Nafarroako Erriberako berezko hizkuntzetako bat euskara da.[1][2] Euskara Nafarroako Erriberako nagusi izan zen hainbat eta hainbat mendez, Goi Erdi Aroan poliki-poliki atzera egiten hasi zen arte, azkenean Aro Modernoaren hasieran lurralde osoan presentzia nabarmen galdu zuen arte: mende horietan guztietan beste hizkuntza batzuekin partekatu zuen tokia, eta ez zen idatzia izan, ahozkotasunera mugatutako hizkuntza bat baizik.[1] Haren eragina nabaria da ingurune horretako toponimian eta testu zaharretako izenetan:[3][4][5][2] lur horietan izan zuen presentzia eztabaidaezina den arren, espainiar nazionalismoak eta hari lotutako beste pentsamendu politiko batzuek ukatu egin dute Erriberako euskararen izatea azken hamarkadetan.[6]

Erriberako eskualdea Tuterako merindadeak, Erriberriko merindadeko zati batek eta Lizarraldeko Erriberak osatzen dute. Nafarroa Garaiko hegoaldean dago lehena, eta hego-mendebaldean beste biak. Herri handiena Tutera da, eta gaur egun hizkuntza mintzatuena eta nagusia gaztelania da. Euskararen Foru Legeak Erribera osoa zonalde erdaldunean kokatzen duenez, hor euskara ez da ofiziala eta ez du diru laguntzarik jasotzen. Alabaina, zenbait haurrek euskara ikasten dute ikastoletan,[7][8] eta hainbat helduk AEKren Erriberako euskaltegietan.

  1. a b (Gaztelaniaz) Monteano, Peio. (2019). La lengua invisible. El euskera en la corte y en la Ribera de Navarra en el siglo XV. Mintzoa ISBN 9788496513266..
  2. a b Sainz Pezonaga, Jabier, 1958-. (2002). El euskera en la Ribera de Navarra. Pamiela ISBN 8476813562. PMC 434455547. (Noiz kontsultatua: 2019-08-17).
  3. Pezonaga, Jabier Sainz. (2003). «Antroponimia medieval euskérica en la Ribera Tudelana» Fontes linguae vasconum: Studia et documenta 35 (93): 337–342. ISSN 0046-435X. (Noiz kontsultatua: 2019-08-17).
  4. «Xamar: “Erdi Aroan euskara zen nagusi gure lurraldean, inguruan hainbat hizkuntza izan arren”» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-17).
  5. (Gaztelaniaz) Pascual de Eraso, Diego. (PDF) Toponimia vasca en Corella. (Noiz kontsultatua: 2019-08-17).
  6. España, Publicado por Navarra por. En la Ribera de Navarra NUNCA se habló euskera (2ª parte). (Noiz kontsultatua: 2019-08-17).
  7. «Nafarroako Erriberako ikastolak | Ikastolen Elkartea» www.ikastola.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-18).
  8. Labaka, Saioa. (2013-10-13). «Argia Ikastola,Erriberako euskara eragile nagusia» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-08-18).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search