Eusko Jaurlaritzako lehendakariordea

Eusko Jaurlaritzako lehendakariordea


EUSKO JAURLARITZA
Sorrera1936ko urriaren 13a
ErakundeaEusko Jaurlaritza
LehendakariordeaJosu Erkoreka
AzkenaIdoia Zenarrutzabeitia
EskumenakLegegintzaldi batetik bestera aldakorrak

Eusko Jaurlaritzako lehendakariordea edo lehenengo lehendakariordea[oh 1][1] Eusko Jaurlaritza osatzen duten agintarietako bat da, lehendakariarekin eta sailburuekin batera.[2] Eusko Jaurlaritzaren hierarkian bigarrena da, lehendakariaren ondoren. Gernikako Estatutuaren hogeita hamargarren artikuluaren arabera, lehendakariordea ez da Eusko Jaurlaritzak eduki behar dituen derrigorrezko kideetako bat, lehendakariaren borondatepean dago halako kargua duen pertsona bat edo hainbat izendatzea, izan ere, estatutuaren arabera, Eusko Jaurlaritzak lehendakariorde bat baino gehiago eduki ditzake.[2] Gainera, lehendakariordea, postu hori izateaz gain, sail bateko burua ere izan daiteke.[2][3]

Lehendakariordearen eskumenak agintaldi batetik bestera aldatu egin dira, lehendakariak baitu bere eginbeharrak eta eskumenak zehazteko ahalmena. Egun Eusko Jaurlaritzak ez du lehendakariorderik eta historikoki postu horren mende egon diren eskumenak Lehendakaritzaren mende daude.[4] Azken lehendakariordea Idoia Zenarrutzabeitia jeltzalea izan zen, 2009ra arte egon zen postuan, Juan Jose Ibarretxe lehendakariaren agintaldian.[5]


Aipuaren errorea: <ref> tags exist for a group named "oh", but no corresponding <references group="oh"/> tag was found

  1. «Gobernu Kontseiluaren kideak» www.euskadi.eus 2016-05-23 (Noiz kontsultatua: 2021-02-23).
  2. a b c «Eusko Jaurlaritza - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-03).
  3. «Gobernu lantaldeak» www.euskadi.eus 2005-08-17 (Noiz kontsultatua: 2020-04-03).
  4. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :4 izeneko erreferentziarako
  5. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :5 izeneko erreferentziarako

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search