Eyre aintzira

Eyre aintzira
Lake Eyre (en)
Datu orokorrak
Garaiera−15 m
Motalaku endorreiko eta aintzira
Luzera144 km
Zabalera65 km
Azalera9.300 km²
Sakonera6 m
Bolumena30,1 km³
EponimoaEdward John Eyre
Geografia
Map
Koordenatuak28°40′00″S 137°10′00″E / 28.6667°S 137.1667°E / -28.6667; 137.1667
Estatu burujabe Australia
Australiako estatuHego Australia
Babestutako-eremuaKati Thanda-Lake Eyre National Park (en) Itzuli
Leku geografikoaAustralia kontinentala
Hidrografia
Betebidea
Hustubidealurruntzea
Arroaren azalera1.140.000 km²
Arro hidrografikoaLake Eyre basin (en) Itzuli

Eyre aintzira (ingelesez: Lake Eyre), ofizialki Kati Thanda–Eyre aintzira[1] gutxitan, beteta dagoen Australia eta Ozeaniako lakurik handiena eta Ozeania osoko lekurik beheena da (itsas mailatik 15 m beherago).

Lakua erdialdeko Australiako basamortuetan dago, Hegoaldeko Australiako iparraldean, Adelaidetik 700 km iparralderantz. Normalean ez du urik, gatza baino. Euri urtaroan ipar-ekialdeko Queenslandetik etortzen zaizkion ibaiek Eyre lakuaren arroa betetzen dute. Noizbehinka eskualdean uholdeak daude: hiru urtean behin 1,5 metrokoak, hamarkadan behin 4 m eta bete mendean lautan baino ez da betetzen.

Ubikazioa( Australia medionala)
Ubikazioa( Australia)
Eyre lakuaren arroa

Aintziraren beheko aldea sistema endorreikoen bereizgarri den geruza gazi batez estalita dago, urtaro bakoitzean ur-bolumena hedatzearen eta, ondorioz, harrapatutako urak lurruntzearen ondorioz. Urtarorik beroenetan ere, ia beti geratzen da ur pixka bat aintziran, normalean lurpeko laku txikiagoetan biltzen dena. Euri-garaian, ipar-ekialdeko ibaiak (outbackean, Queenslanden) aintzirarantz doaz. Montzoiaren ur-kantitateak zehazten du ura aintzirara iritsiko den, eta iristen bada, zer sakonera izango duen.

Lakua ikusteko lehendabiziko europarra Edward Eyre 1840an zenez, lakuari bere izena jarri zion. 2012an inguruko aborigenen izena gehitu zioten: Kati Thanda arabana herriarena.[2]

Uholde txikietan The Lake Eyre Yacht Clubeko kide bitxiek lakuan nabigatzen dute, azkenekoz 1997, 2000, 2001, 2004 eta 2007 urteetan.

  1. Australian Broadcasting Corporation. (2012-12-19). New name adopted for outback Lake Eyre. .
  2. ABC News. (2012-5-23). Federal Court awards native title over Lake Eyre. .

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search