Ezagutza edo ezaguera ezagutzeko ahalmena eta horrekin errealitateari buruz eskuraturiko informazioa, ulermena eta ekintzak burutzeko trebezia da, esperientziaz, heziketaz nahiz ikerkuntzaz. Ezaguera ikuspuntu filosofikotik aztertzen duen jakintza-arloa epistemologia da.[1] Ezagutza kontzeptuak gai baten inguruko ulermen teoriko zein praktiko bati egiten dio erreferentzia. Hau inplizitua (ezagutza praktikoa bezalakoa) edo esplizitua (ezagutza teorikoa bezalakoa) izan daiteke; formala edo informala eta sistematikoa edota partikularra izateaz gain.[2] Psikologiak eta soziologiak ere aztertzen dute ezagutza: psikologiatik ezaguera prozedura kognitibo konplexu moduan aztertzen da.[3]
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search