FIFA Urrezko Baloia

Lionel Messi da Urrezko Baloi gehien lortu dituen futbolaria.

FIFA Urrezko Baloia FIFAk 2010ko uztailaren 5ean eraturiko saria da, urteko futbol jokalari eta entrenatzaile onenei ematen diena. Aurretik zeuden France Football aldizkariak ematen zuen Urrezko Baloiak eta FIFAk ematen zuen Urteko Munduko Futbolariaren Sariak bat egin zuten, futbol sari berri hau sortzeko. 2016an ordea berriz ere banatu egin ziren eta sei urte iraun du sari honek. Jokalariez gain, entrenatzailerik onenek ere jasotzen dute saria, hala gizonezkoetan nola emakumezkoetan. 2016tik aurrera The Best FIFA Saria banatzen hasi zen.

Gizonezko jokalariei dagokionez, lehenengo hiru ekitaldiak Lionel Messi argentinar futbolariak irabazi zituen, eta hurrengo biak Cristiano Ronaldo portugaldarrak. Seigarrena berriz ere Messik irabazi du. Orain arteko irabazle guztiek Espainiako Ligan jokatzen dute, bai eta lehen hiru ekitaldietan saria jaso duten entrenatzaileek ere. Lehenengo ekitaldian, gainera, hiru finalistak FC Bartzelonakoak ziren.[1][2]

  1. https://www.cambridge.org/core/journals/perspectives-on-politics/article/abs/messi-ronaldo-and-the-politics-of-celebrity-elections-voting-for-the-best-soccer-player-in-the-world/36CB5CB44D4C06866305408163A49290
  2. https://www.sportbible.com/football/ballon-dor-votes-lionel-messi-cristiano-ronaldo-665271-20230302

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search