Fabrika

Fabrikak industria-ekoizpenak egiten, lantzen edo eraldatzen diren lantegi handiak dira[1], eta Industria-eraikin horietan lehengaiak produktu erdiburutu edo azken hauek produktu burutu bihurtzen dituzte[2]. Gure ekonomietan pisu handia dute, munduan zehar aurkitu ditzakegun ondasun gehienak fabrika batean sortu edo eraldatuak izan direlako.

Industria Iraultzan lortu ziren aurrerakuntza teknologiko desberdinei esker, fabrika gehienek muntaketa-kateak martxan edukitzeko tresnak dituzte, eta makineria horiek gordetzeko biltegi handiak edo biltegi moduko eraikinak dituzte.

Rex Shoe Factory, New Orleans, 1917.

Gaur rgun, produktibitatea bizkortzearren eta handitzearren, eskulanaren ordez teknologiari esker lortutako makineria berriak erabiltzen dituzte[3].

  1. «Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-29).
  2. «fabrika - Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa» www1.euskadi.net (Noiz kontsultatua: 2022-11-29).
  3. Biggs, Lindy. (1996). The rational factory : architecture, technology, and work in America's age of mass production. Johns Hopkins University Press ISBN 0-8018-5261-7. PMC 34320623. (Noiz kontsultatua: 2022-11-29).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search