Faltzesko matxinada

Faltzesko matxinada
Egungo Faltzesen ikuspegia
Data1357ko abuztuaren 7a
LekuaFaltzes
Gudulariak
Karlos II.a Nafarroakoa Faltzesko nekazariak
Galerak
Zenbait zauritu 8 hildako

Faltzesko matxinada 1357ko abuztuaren 7an Erriberako herri horretan izandako nekazal-matxinada izan zen. Faltzesko nekazariek matxinada abiatu zuten zergen igoeragatik. Nafarroako Karlos II.ak erregeak frantziarren aurkako gerra gastuei aurre egiteko zergak igo zizkien faltzestarrei. Herritarrek ordaintzeari uko egin zioten, eta erregeak bere anaia bidali zuen egoera bideratzera. Nekazari talde batek, ordea, eraso egin zion segizioari, eta erretiratu egin behar izan zuten. Erregearen mendekuz, herriko uzta eta ondasunak ondatu zituzten, eta hemeretzi nekazari zigortu. Horietatik zortzi urkatu egin zituzten.[1]

  1. https://www.argia.eus/efemerideen-kanala/faltzesko-nekazariek-matxinada-abiatu-zuten-zergen-igoeragatik

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search