Fanerozoiko | ||||
---|---|---|---|---|
Fanerozoiko | ||||
Kronologia | ||||
Hasiera | duela 541 milioi urte | |||
Amaiera | baliorik ez | |||
Honen parte da | ICS Standard Global Chronostratigraphic (Geochronologic) Scale (en) eta Garai geologiko | |||
Osatuta | Paleozoiko Mesozoiko Zenozoiko | |||
|
Fanerozoiko duela 542,0 ±1,0 milioi urte hasitako eta gaur egunera arte dirauen garai geologikoa da[1][2]. Eon honek Lurraren sorreran hasitako aurrekanbriarra ordezkatu du. Fanezorozoiko hitza antzinako grezierazko φανερός (phanerós, «ageriko») eta ζωή (zōḗ, «bizitza») hitzen lotunea da, euskaraz «ageriko bizitza» esan nahi duena. Garai hau baino lehen Lurrean bizitza egon arren, fanerozoikoaren lehendabiziko aroa den kanbriarrean organismoek izaera konplexua hartu zutela esan dezakegu[3][4].
Geologikoki, fanerozoiko Pannotia superkontinentea banatu eta berehala hasi zen; denboraren poderioz, kontinenteek beste superkontinente bat, Pangea hain zuzen ere, sortu zuten, baina hau banatu zenean egungo kontinenteak sortu ziren.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search