Christian Felix Klein (Düsseldorf, 1849ko apirilaren 25a - Göttingen, 1925eko ekainaren 22a) alemaniar matematikaria izan zen. Irakasle-lanak egin zituen Erlangenen, Munichen eta Leipzigen, besteak beste. Geometria ez euklidearra, eta multzoen eta funtzioen teoriak ikertu zituen; baita funtzio eliptikoak eta automorfoak, eta bosgarren mailako ekuazioak ere. Erlanger Programm deritzan obran geometria modernoa aztertu zuen bere osotasunean. Matematikari buruzko ikasketak antolatzeko zuen ahalmenagatik matematikari ezaguna eta aintzat hartua da.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search