Fernando Pessoa

Fernando Pessoa

(1914)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFernando António Nogueira Pessoa
JaiotzaLisboa1888ko ekainaren 13a
Herrialdea Portugal
 Portugalgo Erresuma
Lehen hizkuntzaportugesa
HeriotzaLisboa1935eko azaroaren 30a (47 urte)
Hobiratze lekuaJeronimotarren monasterioa
Heriotza moduaberezko heriotza: zirrosia
Familia
AitaJoaquim de Seabra Pessoa
AmaMaria Magdalena Pinheiro Nogueira
Ezkontidea(k)ezkongabea
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaLisboako Unibertsitatea
Hegoafrikako Unibertsitatea
Hizkuntzakportugesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpoeta, itzultzailea, idazlea, filosofoa, saiakeragilea, literatura-kritikaria eta prosalaria
Lantokia(k)Durban
Lan nabarmenak
Izengoitia(k)Alberto Caeiro, Álvaro de Campos, Ricardo Reis eta Bernardo Soares
Genero artistikoaolerkigintza
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaNeopaganismoa

IMDB: nm0676076 Musicbrainz: f3ac2a9c-07b4-4d13-907e-5bbaa03eae40 Discogs: 798731 Find a Grave: 7951480 Edit the value on Wikidata

Fernando António Nogueira Pessoa (Lisboa, 1888ko ekainaren 13a - ib., 1935eko azaroaren 30a) portugaldar saiakeragile eta olerkari handia izan zen. Portugesezko idazlerik garrantzitsuenetakoa da. Mensagem (Mezua) lana dago bere lanik ospetsuenen artean.

Haurtzaroaren eta gaztaroaren zati bat Hegoafrikan igaro zuen. Hori dela-eta, ingelesez ere idatzi zituen lan batzuk. Bere lanak izenpetzeko hainbat izengoiti erabili zituen, hala nola, Alberto Caeiro, Ricardo Reis, Bernardo Soares eta Álvaro de Campos. Pessoa 47 urterekin hil zen jaioterrian, gibelaren zirrosiak jota.

1984an Caetano Veloso brasildar abeslariak Língua ondu zuen, 1931n Pessoak idatzitako A minha pátria é a língua portuguesa artikuluak inspiraturik: A língua é minha Pátria / E eu não tenho Pátria: tenho mátria / Eu quero frátria. Urte berean Jose Saramagok O Ano da Morte de Ricardo Reis liburua argitaratu zuen, Fernando Pessoaren omenez.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search